XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Nire bi begiek beste kolore batzuk ikusi zituzten amaren sabelean
Entzunak entzun, aztia makurtu zen Alamuren aurrean, esan zahar bat ahoskatuz:
- Ongi entzun sabelaren garaia konta dezakeena, eta eskaiozu Azinbo elefantea ikustera joan dadin.
Eta Alamu abiatu zen.
Oihanetik atera eta ibai grisean bainatzen ari zen Azinborengana hurbildu zen.
- Zer nahi duzu ?
- Amaren sabelaren koloreen bila nabil.
- Nik ere, kolore horiek gogoratzen ditut erantzun zion Azinbok.
- Elefante oroimena duzu zuk!
Azinbo belaunikatu zen eta Pigmeo ttikia igo zitzaion bizkarrera.
Biak abiatu ziren, eta Kilimandjaro mendiraino iristeko basa-oihana zeharkatu zuten.
Sumendi kaxkoan zen aintzira-ertzeraino igo ziren.
Han itxaron zuten, elur grisean.
Orduan, Kasha arranoa etorri zitzaien, hauxe galdetuz:
- Zer nahi duzue?
Hemen ez da ezer, ez gizon ttikientzat, ezta elefanteentzat ere.
- Munduaren koloreen bila nator
- Beraz segi nazazue
Hormagune baten pean kokaturiko leizeraino eraman zituen eta berehala hegaldatu zen.
Azinbo elefanteak, sarrera tapaturiko harroka bultzatu zuen leizean sartzeko.